Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Kriptologia eta Informazioaren Segurtasunari buruzko XII.

Espainiar Biltzarra (RECSI)

Donostia, 2012ko Irailak 4-7

Logo RECSID Logo RECSIIZ
Nabigazioa
Donostia02

Kriptologia eta Informazioaren Segurtasunari Buruzko XII.Espainiar Biltzarra

Aurkezpena

Informazioaren Gizartea gizarte-eragile gehienek, enpresek, administrazioek, zientzia-eragileek eta gizarte osoak oro har, parte hartzen duten errealitatea da. Zientzia-eragileek jakintza eskaintzen duen kate bat sortzen dute, administrazioaren laguntzaz eta enpresek eraldatutako teknologiaren bidez, gizartearen epe labur, ertain eta luzeko premiei erantzuna emango diena. Informatikaren segurtasuna, Komunikazio eta Informazioaren Teknologien arrakasta bermatzeko oinarrizko beharra izan da, gizarteak behar bezala erabiltzen dituela ziurtatuz.

Kriptologia eta Informazioaren Segurtasunari buruzko Espainiar Biltzarra (RECSI), Informazio Teknologien Segurtasunari buruzko espainiar kongresu zientifiko erreferentea da, bi urtetik behin gaian nagusi diren ikertzaileak, ospe oneko atzerritar gonbidatuekin batera, biltzen direna. Bilkurak, Segurtasunari buruzko azkenengo aurrerapenen berri emango die Informazioaren Gizarteko eragile nagusienei, ideiak partekatzeko eztabaida-lekua eskaini, ezagutza handituz eta Segurtasun munduari buruzko esperientziak partekatzeko helburuaz.

Horretarako, Mondragon Unibertsitateko Telematika Taldeak antolatutako RECSI-k, ikertzaile talde gehienak eta informazioa babesteko (Kriptografia) metodoak diseinatzen dituzten enpresa nagusienak bilduko ditu metodo hauen zaurkortazunak antzemateko, sistema informatikoak babesteko metodoak eta komunikazio sareak (Informazioaren Segurtasuna) aztertzeko asmoz.

2012ko Irailean biltzar honen hamabigarren edizioa ospatuko dugu Donostian. Aurreko edizioak Palma de Mallorca (1991), Madril (1992), Bartzelona (1994), Valladolid (1996), Torremolinos (1998), Santa Cruz de Tenerife (2000), Oviedo (2002), Leganés (2004), Bartzelona (2006), Salamanca (2008) eta Tarragonan (2010) ospatu ziren.

Menu bertikala

Egoitza

Ostatua

Azkeneko berriak karraitu:

facebook recsi twitter recsi

Data garrantzitsuak

Lanen bidaltze hasera:
2012ko Otsailak 27

Lanen bidaltze bukaera:
2012ko Apirilak 20 (data luzatuta!)

Lanen onarpen/ezeztatzea:
2012ko Maiatzak 25 (data luzatuta!)

Lanaren azken bertsioa:
2012ko Ekainak 8 (data luzatuta!)

Izenemate prozesuaren hasera:
2012ko Maiatzak 1

Izenemate prozesuaren amaiera:
2012ko Abuztuak 31